Eoliko flotagarriko egituraren osotasunari buruzko ikerketa, Adimen Artifizialean oinarritutako ereduen bitartez


Proiektua
Testuingurua
Parke eoliko flotagarri komertzialen garapenak banakako prototipoetan agertzen ez diren erronkak planteatu ditu. Teknologiak epe mugatu batean behar bezala funtzionatzetik bizialdi erabilgarri osoko operazioa bermatzera igaro behar da. Ildo horretan, jauzi teknologiko handia dago lehen prototipoa gaindimentsionatzetik, honen bideragarritasun teknikoa frogatzeko, protipoaren diseinua optimizatzeraino, bideragarritasun ekonomikoa ere egiaztatzeko.
- Ez dute egiazko informaziorik ematen hutsegite-tasei buruz.
- Ez daude behar bezala bideratuta merkatuaren beharretara.
- Hurbilketa integralak falta zaizkie, eredu bakar batean datuak aztertu eta erabakiak hartu ahal izateko.
Helburuak eta Jarduerak
1
Eoliko flotagarrian aplikatzeko moduko monitorizazio-sistema aurreratuak.
Arreta berezia emango diete sistema eta/edo osagai jakin batzuei:
- Makinaren eta potentzia-trenaren monitorizazioa.
- Ainguratze-lerro dinamikoen monitorizazioa.
- Egitura flotagarriaren monitorizazioa.
2
Datuen kudeaketarako arkitektura, informazio ugari prozesatu ahal izateko
- Gainbegiratze eta kontrol sistemari dagokion datu-kopuru handia sortzea.
- Urruneko azpiegituren kokapena.
- Izaera eta interes desberdinetako informazioa partekatzea: parkeko operadorea, operazio eta mantentze-lanetako langileak, eta azpiestazioko langileak, besteak beste.
3
Adimen Artifizialean oinarritutako ereduak, hainbat fenomeno fisiko modelizatu ahal izateko.
- IoT teknologiak.
- Datuak biltegiratzeko ahalmena.
- Prozesatzeko ahalmen konputazionalak.
- Adimen artifizialeko ereduen eta eredu fisikoen arteko hibridazioa.
- Ikaskuntza automatikoko ereduak mundu errealeko fenomeno fisikoak irudikatzen dituzten eredu matematikoekin konbinatzeko aukera.
4
Korrosiotik babesteko estaldurak, degradazioa karakterizatu ahal izateko.
- Estaldura zeramikoak aplikatzeko prozesuak.
- Estaldura organikoak eta hibridoak.
- Estaldura metaliko ekojasangarriak.
Eraginak
Proiektuaren lan-ildo bakoitzak honako eragin hauek izango ditu:

Offshore parke eoliko flotagarrien bizialdi erabilgarria luzatzea.

Kostuen murrizketa eta instalazioen optimizazioa, mantentze-lan prediktiboen bidez.

Gainbegiratze eta kontrol sistemari dagokion datu-kopuru handia sortzea.

AI ereduen eta eredu fisikoen zehaztasun eta ulermenaren hobekuntza.

Ingurumenarekiko errespetu handiagoko estaldura eraginkorragoen garapena.
INTEGRIA PROIEKTUAN IZANDAKO AZKEN AURRERAPENAK:
Partzuergoa
ZTBES-EKO ERAGILEAK
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU, LAGUNDU EDO ZURE IRITZIA EMAN.
Alberto Sánchez



















